Publicador de contenidos
Atrás Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoekin bilera izan dute arduradun eta udal ordezkariek
29·09·2017
Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoek eta bertako arduradun eta udal ordezkariek bilera egin dute ostegunean, Gaztelekuaren funtzionamendua azaltzeaz gain, gurasoekiko harremana sendotzeko asmoz. Gaztelekuan bertan eginiko batzarrean, nerabeen aisialdi eta hezkuntzan gurasoen eta erakunde publikoen garrantzia nabarmendu zuten udal ordezkariek. Zentzu horretan, Ikasturte honetan, lehenengo aldiz, gurasoekin tailer moduko batzuk antolatuko dira.
Gaztelekua 2010ean ireki zen, eta, ordutik, udal sail desberdinekin batera lan egiten du, Parekidetasuna, euskara, gizarte ongizatea, liburutegia, drogamenpekotasuna... eta ikastolarekin ere, hainbat gaietan elkarlanean ari baita. Zentzu horretan, Gaztelekuak gazteen interesekoak diren beste hainbat arlorekin daukan zeharlerrotasuna nabarmendu zuten udal ordezkariek.
Besteak beste, hauek dira helburu iraunkor nagusiak:
-
Aisialdiaz gozatzea modu aktiboan.
-
Komunitate bizitza indartzea.
-
Gizarteratzeko harremanak garatzea.
-
Gaztelekua koadrila eta nerabe ezberdinen arteko topagune komunitarioa izatea.
-
Elkarbizitza eta errespetu balioak bultzatzea, kulturartekotasunari eta ingurumenarekiko errespetuari arreta berezia eskainiz.
-
Nerabeak adin berekoekin eztabaidatzeko, iritzia emateko, erabakiak hartzeko eta auto antolaketarako gaitasunak garatzea.
-
Herrian parte hartze aktiboa izatea, izaera publikoko ekimenak garatuz eta herriko beste eragileekin elkarlanean arituz.
-
Ohitura osasuntsuak bultzatzea, eremu ezberdinetan: afektibitatean, elikaduran, kontsumoan, heziketa fisikoan, giza harremanetan...
-
Nerabeei informazio eta orientazioa eskaini eta beraien premiei erantzutea.
-
Nerabeen heziketa prozesuetan laguntzea, gertuko erreferente iraunkorrak eskainiaz.
-
Hezkuntza hezkidetzailearen ikuspegia lantzea.