Publicador de contenidos
Atrás Gastroenteritis brotea dela dela eta neurriak
16·11·2017
Ez-ohiko egoera bizi dugu egunotan herrian, gastroenteritis brotea dela-eta. Astiro-astiro kasuak gutxitzen ari badira ere, oraindik ere herritar ugari dago ondoezik. Udala harreman etengabean dago Osasun Sailarekin, eta egunotan analitika epidemiologikoak egiten ari dira han-hemenka, brote hau zerk eragin duen argitzeko. Behin-betiko emaitzak eskuratu eta jatorria argitu bitartean, Udalak beharrezko ikusi du, Osasun Sailaren aholkuei jarraikiz, prebentzio neurriak hartzea, birusa are gehiago zabaltzea saihesteko. Horregatik, usurbildarrei aholkatu nahi diegu iturriko ura ez edatea bestelakorik esan arte.
Eskerrik asko.
Xabier Arregi
Usurbilgo alkatea