Noticias
Atrás

Garbitaniak hondakin gidari-biltzaileen lan-poltsa handitzeko epea zabaldu du

Urtarrilaren 25era arteko epea izango dute interesdunek izena emateko.

07·01·2021


Hondakin gidari-biltzaileen lan-poltsa handitzeko epea zabaldu du Garbitania Zero Zabor SM enpresak: urtarrilaren 25era arte izango dute interesdunek izena emateko epea. Gaur argitaratu dituzte oinarriak: eskabideak eta eskatutako dokumentazioa Garbitaniako bulegoetan edo postaz bidalita*. Hautatutako pertsonek Garbitanian sor daitezkeen beharrak estaltzeko (ordezkapenak, aldi baterakoak zein postu finkoak estaltzeko) kontratuak izango dituzte (mugagabeak edo iraupen jakinekoak).

Hautaketa prozedurak bi fase izango ditu: oposizio aldia eta lehiaketa aldia. Oposizioaldian 60 puntu emango dira gehienez, eta lehiaketa aldian, 40. Oposizioko azterketak non, noiz eta zein ordutan egingo diren Garbitaniaren webgunean argitaratuko dira.

* Postaz bidaltzeko helbidea:

Lastaola poligonoa 3, A-12 eraikina.

Ereñotzu auzoa, Hernani (Gipuzkoa).