Publicador de contenidos

Atrás Gaikako bilketa %86,9koa izan da 2022ko lehen seihilekoan

Azken urteetako joerari eutsi zaio urtarriletik ekainera bitartean. Atalluko larrialdi gunean, edukiontzien tapak egokitu dira, materialak bertan uzteko erosoagoak izan daitezen. Gainerako larrialdi guneetakoak egokituko dituzte, aurrerago.

11·10·2022


2022ko urtarriletik ekainera bitartean gaika bildutako hondakinen emaitzak argitaratu ditu Usurbilgo Udalak: hain zuzen, %86,90 izan da. Errefusaren kasuan, 199,84 tona bildu dira, eta epe berean kudeatutako hiri hondakinak, guztira, 1.326,22 tona izan dira.

2021eko lehen seihilekoarekin alderatzeko, hona zenbait datu:

  • Gaikako bilketa.
    • 2022ko lehen seihilekoan: %86,90
    • 2021eko lehen seihilekoan: %86,59
  • Errefusa.
    • 2022ko lehen seihilekoan: 199,84
    • 2021eko lehen seihilekoan: 209 tona.
  • Kudeatutako hiri hondakinak.
    • 2022ko lehen seihilekoan: 1.326,22 tona.
    • 2021eko lehen seihilekoan: 1.560 tona.

Udalaren webgunean aurki daitezke aurtengo zein aurreko urteetako bilketa datuak, hondakinen atez ateko bilketaren atalean.

Larrialdi guneetan hobekuntzak

Materialak larrialdi guneetan modu erosoagoan uzteko, edukiontzien tapak egokitu dira. Handiak zirenez, pisu handia hartzen zuten, eta indarraren arabera, erabiltzaile batzuek zailtasunak izaten zituzten hondakinak uzteko. Aldaketarekin, paperaren, ontzi arinen eta errefusaren edukiontzietan tapa erdia edo osorik irekitzeko aukera dago. Organikoaren edukiontziaren kasuan, pedala jarri diote, hankarekin ireki ahal izateko.

Atallun egin dituzte aldaketa horiek, proba gisa, eta aurrerago gainerako larrialdi guneetan jarriko dituzte.