Noticias
Atrás

Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 5era

Urtero bezala, haur parkea jarriko dute Oiardo kiroldegian.

16·12·2021


Urtero bezala, Gabonetako haur parkea jarriko dute Oiardo kiroldegian. Kultur agendan abenduan izango zela jartzen badu ere, atzeratu egin da, eta urtarrilaren 2tik 5era izango da. Honako ordutegia izango du:

Urtarrilaren 2an. 16:30etik 19:30era.

Urtarrilaren 3n eta 4an. 11:00etatik 13:00etara + 16:30etik 19:30era.

Urtarrilaren 5ean. 11:00etatik 13:00etara.

Horrez gain, abenduaren 29an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kuikui ikuskizun berria eskainiko dute Oiardon. Bi saio izango dira: 16:00etan lehena, eta 18:30ean bigarrena.

  • Sarrerak: 8 euro, usurbilkultura.eus -en salgai. Bihar, abenduaren 17an, eguerdiko 14:00etan ipiniko dira salgai.

  • Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.