Publicador de contenidos

Gabonen harira udal-zerbitzuetan izango diren aldaketak

Itxita edo igandeetako ordutegiarekin izango dira udal-zerbitzu gehienak jaiegunetan.

18·12·2019


Gabonen harira, aldaketak izango dira udal-zerbitzuetan: batzuk itxi egingo dira, eta beste batzuek igandeetako ordutegia izango dute.

Udaletxea

Itxita: abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 6.

Sutegi udal-liburutegia

Astegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.

Itxita: abenduak 24-25-31; urtarrilak 1 eta urtarrilak 6.

Oiardo kiroldegia

Astegunetan: 07:00-12:30 eta 14:30-22:00.

Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua, 21:00).

Igandeak: 09:00-13:30 (igerilekua, 12:45).

Itxita: abenduak 24-25-31; urtarrilak 1 eta 6.

Taxi Busa

Abenduak 24 eta 31: goizez soilik [irteerak Kaxkotik: 07:30 / 10:30 / 13:30].

Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6: ez da zerbitzurik izango.