Publicador de contenidos
Atrás Furgobaratzaren bi hitzordu, aste honetan
13·05·2024
Aste honetan, Furgobaratzaren bi hitzordu izango dira, Usurbilen: asteazkenean, tomateen inguruko tailerra egingo dute, eta, larunbatean, baratze-zaintzaren oinarrizko ikastaroa. Biak ere Usurbilgo baratze parkean eta doan izango dira: hau da, herritar guztiek baliatu dezakete zerbitzua.
Furgobaratzaren bisita eta tomateen tailerra
Maiatzak 15 · 18:00-19:30
Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko ditugu: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
Baratze-zaintzaren oinarrizko ikastaroa
Maiatzak 18 · 09:30-13:30
Baratzean hasi nahi eta nondik ekin ere ez dakiten herritarrei zuzenduta: lau ordu inguruko saioa izango da.