Noticias
Atrás

Furgobaratza Usurbilen izango da ekainaren 18an

Gaixotasun eta izurriei modu ekologikoan aurre egiteko aholku praktikoak emango dituzte, eta tomate landareak emango dituzte opari.

09·06·2020


Furgobaratzak bere martxari ekin dio ekainean, eta hilaren 18an etorriko da Usurbilera: baratze parkean egongo dira, 18:00etatik 19:30era bitartean. Oraingo honetan, gaixotasun eta izurriei modu ekologikoan aurre egiteko aholku praktikoak emango dituzte, eta tomate landareak emango dituzte opari, baita horiek landatu eta zaintzeko aholkuak ere.

Furgobaratza herritar guztiek balia dezakete: lursailetarako aholku teknikoak ematen dituzte, baita landareak eta plantel ekologikoa erosteko aukera ere.