Publicador de contenidos

Festa ereduei buruzko hausnarketarako saioa

02 DIC

Usurbilgo Parekidetasun sailak bilera berezia deitu abenduaren 2rako: festak antolatzen aritzen diren eragileak elkartu nahi dituzte, herriko jaiez hausnar dezaten. Erdiguneko zein auzoetako festak antolatzen aritzen diren eragileak gonbidatu dituzte bilerara, baita bestelako jaiegunak antolatzen dituztenak ere.

Farapi kooperatibak gidatuko du saioa: antolatzen diren ekitaldiek ikuspegi feminista txertatuta duten edo ez aztertzea nahi dute, eta erantzuna ezezkoa bada, horri buelta nola eman pentsarazi. Halako prozesuetan adituak eta arituak dira Farapiko kideak, hainbat diziplinatako ezagutzatan oinarritzen da baitute euren lan: antropologian, feminismoa, partaidetzako prozesuetan eta ekonomian.

Lekua: Potxoenean.

Ordua: 18:00etan.