Publicador de contenidos
Atrás Fakturazio energetikoaren inguruko tailerra egingo da urriaren 25ean
09·10·2017
'Fakturazio energetikoa eta eraginkortasuna etxebizitzetan eta jarduera ekonomikoetan' izeneko tailerra egingo da urriaren 25ean Usurbilgo Lanbide Eskolan, Zubietan. Izan ere, Zubietako Energia Planaren baitan Sentsibilizazioa, Trebakuntza eta Informazioa trukatzea aurreikusten da.
Burutu den energia diagnosiaren baitan, energia aurrezteko hainbat aukera antzeman dira, bai etxebizitzetan, bai jarduereten eta baita eremu publikoan ere. Honenbestez herritarrei eta negozio txikietako jabeei zuzendutako tailerra hau antolatzen da, energiaren inguruko ezagutza handitu eta horretan eragiteko tresnak emateko helburuarekin.