Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak
09·08·2016
-
Hautesle-errolda:
Hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute.
Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute.
-
Mahaiak:
Aurreko hauteskundeetan bezalaxe oraingoan ere zortzi mahai izango dira Usurbilen:
BARRUTIA | ATALA | MAHAIA | LETRAK | LEKUA |
1 | 1 | A | A-I | Udarregi Ikastola |
1 | 1 | B | J-Z | Udarregi Ikastola |
1 | 2 | A | A-Z | Santuenea (Elkartea) |
1 | 2 | B | A-Z | Aginaga (Herri ikastetxea) |
1 | 3 | A | A-I | Kalezar (Haur Eskola) |
1 | 3 | B | J-Z | Kalezar (Haur Eskola) |
1 | 3 | C | A-Z | Zubietako Lanbide Eskola |
1 | 4 | U | A-Z | Udarregi Ikastola |
-
Posta bidezko botoa:
Eskaera egiteko epea eta lekua: abuztuaren 2tik irailaren 15era posta bulegoan.
Oharra: Posta bulegoan posta bidezko botoa emateko eskaera egiten dutenek, ezin izango dute inolaz ere hauteskunde egunean botoa eman (eskatu baina bidali ez dutenek ere ez).