Publicador de contenidos

Atrás Eusko Jaurlaritzarekin bilduko da Usurbilgo Udala, herriko ke isurketen inguruan neurriak har ditzala eskatzeko

Bileran, udalak zein herritarrek dituzten kezkak mahaigaineratu eta Ingurumen sailaren interbentzio zuzena eskatuko dute udal ordezkariek.

10·10·2017


Urriaren 16ean, datorren astelehenean, Usurbilgo Udalak bilera izango du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko arduradunekin, herrian dauden ke-isurketen inguruan hitz egiteko. Bileran, herritarren eta udalaren eskaerak helaraziko dizkiote Eusko Jaurlaritzari, herrian dauden ke-isurketen aurkako neurriak hartu ditzan.

 

“Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak kontrolatzeko, baina Udalak eskumen oso mugatua du gai honetan. Hori dela eta, arazoa bideratzeko eskumena daukan erakundera jo dugu askotan, arazoari irtenbide bat eman nahian. Oraingoan bilera bat izango dugu Gasteizen, eta bertan Udalak zein herritarrek dituzten kezkak mahaigaineratuko ditugu. Arazo honek Eusko Jaurlaritzaren interbentzio zuzena eskatzen du, eta hain justu hori nabarmenduko diegu”, adierazi du Xabier Arregi alkateak.