Noticias
Atrás

Euskararen erabilera eremu ez formaletan lantzeko beharra nabarmendu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

Harreman eta erabilera-eremu berrietarako euskara lanabes eraginkor bilakatzearen garrantzia nabarmendu dute. Aho batez onartu dute mozioa azaroko osoko bilkuran.

26·11·2021


Gerturatzen ari da Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren inguruko mozioa landu dute azaroko osoko bilkuran. Euskararen erabilera eremu ez formaletan lantzeko beharra eta euskara lanabes eraginkor bilakatzearen garrantzia nabarmendu dute mozioaren bidez: aho batez onartu dute.

Halaber, euskara eremu formaletan bultzatzeko instituzioek bitartekoak jarri eta eredugarri aritzeko duten arduraz ohartarazi dute. Batik bat, aisialdia eta kirola dira nabarmendu dituzten alorrak, “gazteengana iristeko esparru ezin egokiagotzat” jota.

Mozioa, osorik: hemen.