Publicador de contenidos
Atrás Euskaraldian izena eman du udalak, entitate gisa
09·05·2025

Udalak izena eman du Euskaraldian, entitate gisa, eta udalbatzak eta udal-langileek Euskaraldian parte-hartzera deitu dituzte herritarrak, argazki bana aterata. Maiatzaren 15etik 25era izango da euskararen erabilera aktibatzeko ariketa kolektiboa, Elkar mugituz egingo dugu lelopean.
Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa da Euskaraldia. Inertziak aldatu eta euskara gehiago eta jende gehiagorekin erabiltzeko bultzada izan nahi du. Horretarako, partaideek ahobizi edo belarriprest rolen artean aukeratu beharko dute. Ahobizi direnek euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute, uneoro. Parekoak euskaraz ulertzen ote duen jakin gabe ere, lehen hitza euskaraz egingo dute. Belarriprest direnek, berriz, aldiro erabakitzen dute euskaraz noiz eta norekin egin, baina rol horren bidez euskara dakitenek eurei euskaraz egitea nahi dutela adierazten dute. Nahi duenak Hikaldiarekin ere bat egiteko aukera du, Usurbilen, txapari H hizkia erantsita.
Usurbilen Euskaraldia hauspotzeko osatu den batzordeak mahaia jarriko du kalean, herritarrei izena ematen lagundu eta txapak banatzeko, Hikaldiarekin bat egiteko H hizkiak banatzearekin batera:
- Maiatzak 9:
- 17:00. Zubietan.
- 19:00. Sutegin.
- Maiatzak 10:
- 12:00etatik aurrera, Sutegin.
- Maiatzak 15:
- 18:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.
- 18:30. Laugarren Euskaraldiaren hasiera: kalejira udaletxetik abiatuta, kantujira, trikitilari eta buruhandiekin batera.
- 20:00 Txupinazoa Mikel Laboa plazan, sagardoz eta pintxoez lagunduta.
- Maiatzak 16
- 16:30. Bingo musikatua Agerialdeko patioan, haur, gazte eta helduentzat.
Izena Internet bidez emateko: Euskaraldiaren webgunean.

