Publicador de contenidos

Euskaraldia

20 NOV 04 NOV

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa erraldoiaren II. edizioak 15 eguneko iraupena izango du. Ekimenean parte hartzeko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da, eta helburua, euskararen erabilera handitzea. Bi rolen artean egin behar da hautua: ahobizi ala belarriprest. Lehenak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Bigarrenak, berriz, ahalmenaren eta unearen arabera egingo du, baina hari euskaraz egin diezaioten eskatuko du.

Izena emateko: izenematea.euskaraldia.eus (azaroaren 19ra arte zabalik).

Rolak bereizteko txapak non eta noiz jaso Usurbilgo Euskaraldiko Batzordeak zabalduko du sare sozialen eta hedabideen bidez.