Publicador de contenidos
Atrás Euskara, kultura eta aisialdiko udal dirulaguntzen behin-behineko ebazpenak
Hiru dirulaguntza deialdiren behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu udalak: alegazioak aurkezteko epea izango da irailaren 2ra arte.
26·08·2020
2019/20 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari tituluak eskuratzeko ikastaroak egin dituztenentzako deialdiaren, 2019-20 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako deialdiaren eta herrian kultur egitasmoak garatzeko deialdiaren behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu udalak. Izatez, abuztuaren 19an argitaratu ziren GAOn, eta biharamunetik kontatzen hasita, hamar eguneko epea dago alegazioak aurkezteko: irailaren 2ra arte.
Ebazpenak kontsultatzeko loturak:
- 2019/2020 ikasturtean aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak: ebazpen proposamenen behin-behineko onarpena.
- 2019/2020 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak: ebazpen proposamenen behin-behineko onarpena.
- 2020ko kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzak: ebazpen proposamenen behin-behineko onarpena.