Noticias
Atrás

Euskara ikasteko eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak onartu dituzte

Ekain amaieran irekiko da laguntzak eskatzeko epea.

01·06·2020


Hiru dirulaguntzaren oinarriak onartu dituzte maiatzeko Tokiko Gobernu Batzordean: euskara ikasteko dirulaguntzak, behar ekonomiko bereziak dituztenentzako euskara ikasteko dirulaguntzak eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak.

Euskara ikasteko dirulaguntzak

  • Oinarriak
  • Epea: ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean.

Behar ekonomiko bereziak dituztenentzako euskara ikasteko dirulaguntzak

  • Oinarriak
  • Epea: GAOn argitaratzen den egunetik uztailaren 9ra bitartean [biak barne].

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak

  • Oinarriak
  • Epea: ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean.