Noticias
Atrás

Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea, ekainaren 27tik aurrera

2021/2022 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzako dirulaguntzen oinarriak argitaratu ditu udalak.

14·06·2022


Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko epea irekiko da ekainaren 27an. Bi deialdiak ikasketak azken ikasturtean egin dituztenentzat zuzenduak dira: euskara ikasi dutenentzat batetik, eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat, bestetik. Euskarari lotuta, beste lerro bat ere argitaratu ohi du udalak, behar ekonomiko bereziak izan eta euskara ikasten dutenentzat: Euskara Sailak jakinarazi duenez, atzeratu egingo dituzte, “birformulatzeko beharra” dutelako.

Bi deialdien oinarriak argitaratu berri dira GAOn:

2021/2022 ikasturtean euskara ikasi dutenentzat

Epea: ekainaren 27tik uztailaren 8ra arte (biak barne).

Udaletxeko harreran edo zerbitzu telematikoen bitartez eska daitezke.

Diruz lagunduko diren ikastaroak: HABEk homologatutako zein homologatu gabeko ikastaroak (azken hauen kasuan, urratsa gainditzen bada), 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoak.

Emango den dirulaguntza: matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko mugarekin), baldintzak betetzen badituzte.

Deialdiaren oinarriak, hemen.

 

2021/2022 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzat

Epea: ekainaren 27tik uztailaren 17ra arte (biak barne).

Udaletxeko harreran edo zerbitzu telematikoen bitartez eska daitezke.

Diruz lagunduko diren ikastaroak: Aisialdiko Begirale ikastaroa edo Aisialdiko Zuzendari ikastaroa, 2021eko uztailetik 2022ko ekaina bitartean egindakoak.

Emango den dirulaguntza:

  • Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).
  • Zuzendari ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere, 250 euro).

Deialdiaren oinarriak, hemen.