Publicador de contenidos

Euskara Aholku Taldeak uda osteko lehenengo bilera egingo du urriaren 5ean, Potxoenean

Euskararen inguruko kezkak elkarjarri, beharrak identifikatu eta martxan jar litezkeen egitasmoak edo ekintzak bideratzea da taldearen helburua. Interesa duen edonork parte har dezake.

30·09·2021


Euskara Aholku Taldeak uda osteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean, urriaren 5ean; Potxoenean izango da, 17:30ean. Euskararen inguruko kezkak elkarjarri, beharrak identifikatu eta martxan jar litezkeen egitasmo eta ekintzak bideratzea da taldearen helburua. Udalak, herritarrek zein eragileek parte hartzen dute taldean, eta hilean behin elkartu ohi dira. Udaleko Euskara Sailak deia zabaldu nahi du interesa duen orok bertan parte har dezan.

Informazio gehiagorako, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzi edo 943 37 19 99 telefonora deitu daiteke.