Publicador de contenidos
Atrás Euskaldunoi irain
16·05·2016
Urbil merkatal zentroko Cinesa zine-aretoan honako afixa agertu zen: "LA PELÍCULA RICHARD LA CIGÜEÑA (RICHARD ZIKOINA) SOLO LA PROYECTAMOS EN EUSKERA. DISCUNPEN LAS MOLESTIAS"
Alegia, filma euskaraz eskaintzeagatik barkamen eske.
Ez da anekdota bat. Horren atzean ikuskera baztertzailea dago eta euskaldunon gutxiespen erabatekoa. Afixa hori iraingarria da euskaldunontzat.
Usurbil Udal Euskaldunen Mankomunitateko herria da. Usurbildarrok geure hizkuntzaren normalizazioaren alde ari gara eguna joan eta eguna etorri. Donostiaren eraginpean egonagatik, euskararen arnasgunea gara, eta halako kartelek ez dute lekurik gure herrian.
Udalaren gobernu-taldeak kexa helaraziko die Urbil merkatalguneari eta zine-konpainiari, eta eskatuko die berma dezatela euskararen espazioa eta tratamendu ez-baztertzailea. Inori barkamena eskatzekotan, euskaldunoi eskatu beharko ligukete, euskarazko filmak hain urri izateagatik beren karteldegian.