Publicador de contenidos

Atrás Etxean Nahi Ditugu, Odol-Emaileak eta DYA-rekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

Urtero sinatzen dituzte hitzarmenok, talde horiek gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia tarteko.

20·07·2020


Usurbilgo Udalak herriko hiru talderekin hitzarmenak sinatu ditu, gaur: Etxean Nahi Ditugu, Odol-Emaileak eta DYA-rekin, hain zuzen ere. Hiruak ere ongizate esparrukoak dira, eta urtero berritzen dituzte hitzarmen horiek, hiru taldeek gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia tarteko. Guztira, 7.500 euroko dirulaguntza banatuko dute hiru taldeen artean.