Publicador de contenidos
Atrás
Etorkizuneko Pelaioenea eraikitzen
19 SEP
Azala
Kalezarko Pelaioenea eraikina birgaitu eta auzoa biziarazteko unea iritsi da. Pelaioenea bi proiekturen egoitza izan dadin, bi parte-hartze prozesu abiatuko dira irailaren 19an, biek ere Kalezar auzoa bizigarriagoa izan dadin lagunduko dutelakoan: auzoaren beharrak asetzeko balioko duen auzo-ekipamendua eta Emakumeen Etxea.
Noiz: irailaren 19an, 12:00etan.
Non: Kalezarko Felix Aizpurua plazan (euria egingo balu, Sutegin).
Izen-ematea: edukiera kontuak direla eta, aurretik jakinarazi 943 37 71 10 telefonora deituta edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita.