Publicador de contenidos
Atrás Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan izena emateko epea, zabalik
14·09·2021

Esperientzia Eskolan eta oroimena lantzeko tailerretan izena emateko epea martxan da, hilaren 24ra bitartean. Bata zein bestea doan dira, eta urriaren hasieran martxan jartzekoak dira. Izena emandako jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte taldeak eta ordutegiak. Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena, 943 37 71 10 telefonora deituta.
Esperientzia Eskolak
55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
Adineko pertsonek oroimena lantzeko ikastaroa
Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua.
