Publicador de contenidos
Atrás Eskola kirolak ohiko jardunari eutsiko dio intzidentzia tasa eremu laranjan mantentzen den bitartean
23·10·2020
Azken egunetan zabaldu diren segurtasun neurriek sortu dituzten zalantzak tarteko, udalak jakinarazi du astelehenetik aurrera Eskola Kirolak ohiko jardunari eutsiko diola, intzidentzia tasak eremu laranjan jarraitzen duen bitartean: saioak bai, baina lehiaketarik gabe. Eremu gorrira pasatuko balitz, aldaketak izango dira. Udaberrian ez bezala, dena bat-batean bertan behera ez uzteko asmo irmoa du udalak: bestelako aukerak landuko dituzte.
Eremu laranjari dagokionez, edukiera %50era mugatuta, Eskola Kirola egin daiteke. Usurbilgo kasuan, ikasturte berrirako egindako antolaketak ahalbidetzen du ohiko jardunarekin jarraitzea. Eremu gorrira pasatuz gero, segurtasun neurriek diote taldekako jarduera fisikoa debekatua izango dela. Hori gertatuko balitz, egoera berrira egokitutako neurriak hartu beharko dira, eta haurrekin etenaldiaren zergatiak lantzea bultzatuko du.
Udalak, dena den, lasaitasunerako eta elkar zaintzarako deia egin du, ardura kolektiboaren garrantzia nabarmenduz.