Publicador de contenidos
01
FEB
Udalak LH5-6 mailakoen multikirolaren inguruko hausnarketa abiatuko du: hiru saio izango dira, guztira. Lehenengoan, lau gonbidatu izango ditugu, multikirolen inguruko gai bana lantzeko:
Kirol hastapena: espezializazioa vs kirol-aniztasuna - Javier Yanci Irigoyen (UPV-EHUko ikerlaria)
Gipuzkoako Eskola Kiroleko eredua - Unai Asurmendi, Gipuzkoako Aldundiko Kirol Planifikazioko teknikaria
Aniztasuna Eskola Kirolean: zer dago jokoan? - Uxue Fernandez Lasa, UPV-EHUko ikerlaria
Usurbilgo Eskola Kirolaren erronka EkitAktiboak - Juan Aldaz Arregui, UPV-EHUko ikerlaria
Izen-ematea, doan, usurbilkultura.eus webgunean.
Noiz: otsailaren 1ean, 18:30ean.
Non: Potxoenean.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.