Publicador de contenidos
Atrás Errioa Bizi! prozesurako tailerra egingo da datorren asteartean
11·07·2016
Oria Ibaiaren baitan garatzen ari den Errioa Bizi! prozesuaren hurrengo pausua emango da datorren asteartean, uztailaren 19an. Izan ere, Udalak dei egin die herritarrei Potxoenea Kultur Etxean 19:00etan egingo den partehartze tailerrera hurbil daitezen. Aipatutako prozesuaren helburua izango litzateke Oria ibaiean aktuazioak egiteko Ekintza Plana garatzea, eta, bide horretan, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Udalak.
Dagoeneko inkesta eta elkarrizketen faseak gainditu egin dira, eta prozesuaren emaitzak aberasteko tailer bat antolatu da. Tailer horretan herritarrek ekarpen zehatzak helarazi ditzatela nahiko lukete antolatzaileek, betiere ikuspegi zabal batetik (paisajistikoa, naturala, ingurugiroari lotutakoa, …).
EGUNA: Uztailaren 19a, asteartea
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Potxoenea Kultur Etxean