Publicador de contenidos

Energia Astea martxoaren 22 eta 25ean

Goiener Kooperatibaren bazkide den Alex Lopezek eskainiko du hitzaldia, eta bertaratuko direnei bakoitzaren etxeko faktura ekartzea gomendatzen da, fakturaren interpretazioaren inguruko xehetasunak han bertan ikusteko.

17·03·2017


Martxoaren 22an eta 25ean energiaren inguruko bi hitzaldi eskainiko ditu Usurbilgo Udalak. Alde batetik, martxoaren 22an, asteazkenean, Etxeko faktura elektrikoa ulertzeko eta hobetzeko hitzaldia eskainiko da Potxoenean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Goiener Kooperatibaren bazkide den Alex Lopezek eskainiko du hitzaldia, eta bertaratuko direnei bakoitzaren etxeko faktura ekartzea gomendatzen da, fakturaren interpretazioaren inguruko xehetasunak han bertan ikusteko.

Hitzaldi horrez gain, martxoaren 25ean, larunbatean, Lanbide Eskolako energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren inguruko bisita egingo da, goizeko 10:00etan, Lanbide Eskolan. Aurrez izena emateko, Usurbilgo Udalera edo ingurumena@usurbil.eus  emailera mezua bidali beharko da.