Publicador de contenidos
Atrás Energia adimenduaren gaineko jardunaldi bat izango da asteartean, Zubietako Lanbide Eskolan
26·01·2018

Beterri-Buruntzako udalen Enpresa Sailak energiaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu eskualdeko enpresa eta eragileei zuzenduta Zubietako Lanbide Eskolan, urtarrilaren 31ean. 12:00etan hasiko dira. Honako hau da egitaraua:
- Sarrera
-Energia Adimenduna, Euskadirako espezializazio estrategia.
- Beterri-Buruntza Garapen Agentziaren eskutik Eskualdeko Energia
Estrategiaren aurkezpena.
- Mahai ingurua- TKGUNE ENERGIA, nola egin hobekuntza energetikoak
industrian (auditoria, monitorizazioa eta sorkuntza). Kasu praktikoen aurkezpena. Arregi Etxabe Juan Jose, S.A eta Goiener.
- Kafea eta mokadutxoa egongo da.
Izena emateko epea zabalik dago.
