Publicador de contenidos

Atrás Emakumeon Etxeko ikasturte amaierako topaketa, ekainaren 18an

Udaberriko ikastaroen balorazioa egin, proposamen berriak jaso eta Parekidetasun sailean egindako lanaren berri emango da, besteak beste.

05·06·2026


Ekainaren 18an 2025-2026 ikasturte amaierako topaketa egingo dute, Emakumeon Etxean, 17:30etik aurrera. Udaberriko ikastaroen balorazioa egin, hurrengoetarako proposamen berriak jaso eta Parekidetasun sailean azken hilabeteotan egindako lanaren berri emango da, besteak beste: ekintza, ikastaro eta zerbitzuetan parte hartu duten emakumeak, irakasleak eta aholkularitza zerbitzuetako kideak gonbidatu dituzte hitzordura, baita herriko emakumeak ere, oro har.

Azken urteetan, udazkenean egin izan dira Emakumeen Asanbladak; aurten, hilabete batzuk aurreratzea erabaki dute. Modu horretan, balorazio bat eginez itxiko dute ikasturtea, hurrengora begira hobetzeko aukerak aztertu eta proposamenak jasotzeko.

Amaieran, mokadu bat hartzeko aukera izango da, Jabetza Eskolako batukada feministaren ikastaroko parte hartzaileek girotuta.