Publicador de contenidos
Atrás

Emakumeen zirkulua, Santuenean

1 MAR

Azalpena: "Zirkuluan eserita egiten dira saio hauek, hierarkiarik gabe, berdinetik berdinera hitz egiteko. Konfiantzazko eta errespetuzko espazio batean elkarren bizi esperientziak elkarbanatuko ditugu, gure gidalerroa hilekoaren zikloa izanik. Horretarako dinamika ezberdinak proposatuko ditugu. Bi dinamizatzailek gidatuko dute taldea, eta gehienez hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean. Emakumeei zuzendutako saioak dira, 16 urtetik gorako emakumeei".

Doan da, baina izena eman behar da: 670 027 731.

Saioak: martxoak 1, apirilak 5, maiatzak 10 eta ekainak 21.

Ordutegia: 17:00 - 19:00.

Lehenengo saioa: martxoaren 1ean, Santueneako elkartean.