Noticias
Atrás

Emakumeen Jabekuntza Eskola: biodantza ikastaroa eta Pepa Bojoren tailerra

Datozen asteetarako bi ikastaro antolatu ditu udaleko Parekidetasun Sailak.

12·01·2022


Emakumeen Jabekuntza Eskolaren barruan, bi ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak datozen asteetarako: biodantza ikastaroa eta Pepa Bojoren tailerra. Jarraian, xehetasunak:

Biodantza ikastaroa

Urtarrilaren 18tik apirilaren 5era.

Astearteetan, 15:30etik 17:00etara, Oiardo kiroldegian.

Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Eider Zuriarrainen eskutik.

‘Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean’

Otsailaren 3tik maiatzaren 5era.

Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean.

Historian orokorrean emakumeek zer eginkizun bete duten jakin nahi da, betiere, anonimoa izan baita haien jarduna. Gure historiari erreparatuta, gure familietako emakumeen bizipenak eta lorpenak ezagutuko ditugu, eta geuretzat hartuko ditugu gustukoenak. Horrela, gure arbasoek bizi izandako eskarmentuaz baliatzeko aukera izango dugu. Pepa Bojo Ballesterren eskutik; tailerra gaztelaniaz izango da.

Izen-ematea.

parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita, edo 943 37 71 10 telefonora deituta.