Publicador de contenidos

Emakumeen Etxea ireki aurreko antolaketa lanak egiten hasteko bilera, azaroaren 3an

Emakumeen Etxea sortzeko parte-hartze prozesuan adostutakoak gauzatzeko lanketa abiatuko du udalak.

26·10·2021


Emakumeen Etxea ireki aurreko antolaketa lanak egiten hasteko bilera egingo du udalak azaroaren 3an: 18:00etan izango da, Artzabalen. Hemendik aurrerako saioen helburua izango da parte-hartze prozesuan adostutakoak gauzatzeko lanketa abiatzea.

2020ko udazkenean Emakumeen Etxea zein Kalezarko udal-ekipamendua sortzeko parte-hartze prozesua egin zuen udalak, Elhuyarrekin elkarlanean, eta 2021eko martxoan aurkeztu zituzten emaitzak, publikoki.