Publicador de contenidos
Atrás Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira, bi adierazpen onartu ditu Udalak
22·11·2017
Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du gaur Usurbilgo Udalak. Batzordean aho batez onartu dituzte egun horren harira, EHBilduk zein PSEk aurketu dituzten adierazpenak. Bi adierazpenetan azpimarratzen da Udalaren konpromisoa, indarkeria matxistari aurre egiteko. Usurbilgo Udalak badu plangintza bat martxan eta asmo horrekin aurrera egiteko konpromisoa berretsi da, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak aktibatuta mantentzen jarraituko du. Halaber, Usurbilgo Udalak bat egin du mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari dei egiten dio horietan parte hartzeko.