Publicador de contenidos
Atrás Emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroak: amatasuna, menopausia eta biodantza
Urritik aurrera izango dira udaleko Parekidetasun sailak antolatutako ikastaroak. Izen-ematea zabaldu dute.
14·09·2021
Hiru ikastaro antolatu ditu udaleko Parekidetasun Sailak emakumeak ahalduntzeko eskolen barruan, udazkenerako: Amatasun bizigarria, Menopausia. Hausnarketarako unea eta biodantza. Hiruak doan izango dira, eta urriaren lehen egunetan hasiko dira. Gaur zabaldu dute izena emateko epea: udaleko Parekidetasun sailera mezu bat bidalita edo telefonoz deituta egin daiteke [ parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943 37 71 10].
- ‘Amatasun bizigarria’, Ainara Gorostizu Mujikaren eskutik
- Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail egiten duten hariak ikusi eta teoria feministen eta amatasunaren historiako ekarpenekin, hausnarketa pertsonalekin eta talde dinamikekin amatasunaren praktika eta esperientzia bizigarriagoak bilatzea izango da ikastaroaren egitekoa, beti ere, egite horrek dakarren ahalduntzea eta interpelazio politikoa ere helburu izango ditugularik.
- Urriaren 6an eta 20an eta azaroaren 3an eta 17an.
- 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean.
- Izena emateko epea: urriaren 4a [parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10]
- ‘Menopausia. Hausnarketarako unea’*, Pepa Bojo Ballesterren eskutik
- Gure bizitzako bigarren etapa, heldutasunaren etapa, modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen prestatzeko pentsatuta dago Pepa Bojoren tailer hau, irudi, bizimodu eta energia aldaketei aurre egiten ikasiz.
- Urriaren 7tik abenduaren 16ra, ostegunetan.
- 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean.
- Izena emateko epea: urriaren 5a [parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10]
- *Tailerra gaztelaniaz izango da.
- Biodantza, Eider Zuriarrainen eskutik
- Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren.
- Urriaren 5etik abenduaren 14ra, astearteetan.
- 15:30etik 17:00etara, kiroldegian
- Izena emateko epea: urriaren 4a [parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10]