Publicador de contenidos
Atrás Emakumeak ahalduntzeko bi ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak, hiruhileko honetarako
03·01·2019

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeak ahalduntzeko beste bi ikastaro antolatu ditu hiruhileko honetarako. Hona hemen xehetasunak:
- Euskarazko ikastaroa: Biodantza, eta Helen Kortaxarenak eskainiko du urtarrilaren 11etik apirilaren 12ra bitarte, ostiraletan, 16:45etatik 18:15era bitarte, Oiardo kiroldegian.
- Gaztelaniazko ikastaroa: Emozioak eta ahalduntzea, eta Pepa Bojo psikologoak eskainiko du. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 11n bukatuko da: ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Bake Epaitegiaren atzeko lokalean.
Izena emateko: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean. Telefonoz: 943 37 71 10 edo emailez: parekidetasuna@usurbil.eus.
