Publicador de contenidos
Atrás Ekitaldi andana izango da haurrentzat, Gabonen aitzakian
09·12·2025

Ekitaldi andana izango da haurrentzat, Gabonen aitzakian, asteburu honetatik bertatik hasita. Era askotako ekitaldiak dira, udalaren, herritarren eta hainbat eragileren eskutik antolatuak, besteak beste, zinema, eskulanak, literatura, magia ikuskizuna edo Gabonetako haur parkea. Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitzak bidaltzeko postontziak ere datozen egunetan jarriko dira herriko hainbat gunetan.
Azken urteetan bezala, Olentzero eta Mari Domingi Mikel Laboa plazara itzuliko dira, aste honetan. Iaz, Jokin Eizagirrek egindako apaingarri bereziak jarri ziren zenbait auzotan (Txokoalden, Santuenean, Zubietan eta Aginagan), Gabon giroa haietan ere zabaltzeko; aurten, horiez gain, Kalezarren ere jarriko dira, Belmonte kalean.
Hona haurrentzat Gabonetarako prestatutako ekitaldien zerrenda:
Egitarau osoa (JPG): hemen.
Abenduak 14 · 16:30 · Santueneko frontoian
Zuhaitza apaintzea eta argiak piztea
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Abenduak 17 · 18:30 · Salbatore elizan
Zumarteko abesbatzen Gabonetako kontzertua
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.
Abenduak 21 · 17:00 · Sutegin
Zinema: “Azur eta Asmar”. Sarrerak (doan): usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.
Abenduak 21 · 17:00 · Santuenea 12an
Gabonetako eskulanak eta txistorra banaketa
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Abenduak 22, 23 eta 26
Txuri-Urdinera irteerak, Gaztelekuarekin
Informazio gehiago: gaztelekuausurbil@gmail.com / 688 813 853
Antolatzailea: Gaztelekua.
Abenduak 23 · 18:00 · Eliza Zaharrean
OIentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, Aginagan
Antolatzailea: Antxomolantxa.
Abenduak 24 · 17:30 · Kaxkoan, Kalezartik abiatuta
Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera herrigunean
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Usurbilgo Udala.
Abenduak 24 · 18:00 · Santuenean
Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Abenduak 28 · 18:00 · Sutegin
Sasi guztien gainetik... Usurbilgo II. Magia Gala
Sarrerak (3,5€): usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, herritarrekin elkarlanean.
Abenduak 29 eta urtarrilak 7 · 17:00 · Santueneko ludotekan
Buztinarekin jolasean eta buztina margotzea
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Abenduak 30 · 16:30 · Santueneako ludotekan
Mahai jolasen topaketa
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Abenduak 31 · 17:00 · Usurbilgo frontoian
San Silvestre herri lasterketa
Izen ematea: gertuago.eus -en, abenduaren 15etik 26ra.
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
Urtarrilak 2, 3 eta 4 · 11:00-13:00 eta 16:30-19:30 · Kiroldegian
Gabonetako haur parkea (2-12 urte), doan
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 5 · 19:30 · Usurbilgo frontoian
Erregeen kabalkada
11:00 Eskutitz tailerra, muralaren irekiera eta gutunak jasotzea
17:00 San Estebandik irteera
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
