Publicador de contenidos

Atrás Egonean egoteko gune berri bat egokituko da, Zubietan

Barazar kaleko berdegunea egokitzeko lanak abiatu dira, eta beste bi gunetan ere berrikuntzak izango dira: errebote plazan eta frontoi ondoan. Zubietako Herri Batzarraren eta Usurbilgo Udalaren elkarlanaren bidez adostu dira berrikuntzak.

06·02·2025


Espazio publikoaz gozatzeko hiru lan egingo dira, datozen egunetan, Zubietan, Herri Batzarraren eta Usurbilgo Udalaren elkarlanaren bidez. Berrikuntzak hiru gunetan izango dira: Barazar kaleko berdegunean, errebote plazan eta frontoi ondoko espazioan. Udalak Kimu Bat enpresari esleitu dizkio lanak, 30.655 euroan. Eguraldiak laguntzen badu, bi astetan amaitua egotea aurreikusten da.

Aldaketarik handiena Barazar kaleko berdegunean izango da: egonean egoteko espazio izan dadin egokituko dute, nerabe zein helduentzat. Lau eremu izango ditu: egonleku formala, egonleku informala, itzaletako eremua eta etzateko eremua.

Errebote plazan, berriz, plastiko birziklatuaz egindako hiru piknik mahai jarriko dira, platanondoen azpian. Frontoi ondoko espazioan, egun dagoen pagoaren lur eremua lur-berritu eta sakondu egingo da, eta sahats negarti batekin ordezkatuko da. Bi mahai ere jarriko dizkiote ondoan, esertzeko bankuekin batera.

Barazarko berdegunean egokituko den irudi bat: