Publicador de contenidos

Atrás Donostiako Klasikoa Usurbildik eta Aginagatik pasatuko da, larunbatean

Ohiko mozketak izango dira N634 errepidean, 10:30etik 12:00etara bitartean.

29·07·2026


Donostiako Klasikoa Usurbildik eta Aginagatik pasatuko da, larunbatean, abuztuaren 1ean, eta ohiko bide mozketak eragingo ditu N634 errepidean. Donostiatik Oriora bidean, txirrindulari azkarrenak 11:15 inguruan espero dira Belartza inguruan, eta hiru ordu laurden lehenago itxiko dira sarbideak. Udaltzaingoaren aurreikuspenen arabera, mozketa 10:30 eta 12:00 bitartean izango da.