Publicador de contenidos
Komunikazioa
modificado hace 1 año
Ohiko mozketak izango dira N634 errepidera sartzeko: mozketa bat goizean izango da, eta bestea, arratsaldean.
26·07·2023
Donostiako Klasikoa bi aldiz pasatuko da Usurbildik eta Aginagatik larunbatean, uztailaren 29an, eta ohiko bide mozketak eragingo ditu N634 errepidean.
Goizean
Donostiatik Oriora bidean, 11:25ean pasatuko dira txirrindulariak, eta mozketa, gutxi gorabehera, 11:00etatik 11:45 bitarte izango da.
Arratsaldean
Oriotik Donostiara, berriz, lehenengo txirrindulariak 16:15 inguruan pasatuko direla aurreikusten da. Beraz, 15:45 eta 17:00 bitartean izango da arratsaldeko mozketa.
Lasterketaren inguruko informazio guztia: klasikoa.eus webgunean.