Publicador de contenidos

Dokumentala: 'Urak aske presak kendu, ibaiak berreskuratu'

16 JUN

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori.

Normandian, aldi berean, Vezinseko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote, eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute.

Artikutzako eta Vezinseko presak husteko eta kentzeko egindako pausoak jasotzen dira dokumentalean.

Noiz: ekainaren 16an, 18:30ean.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea.

 

Sarrera: doan.

Ekoizleak: Elhuyar eta Pixel.

Gidoia eta zuzendaritza: Bego Zubia Gallastegi.

Iraupena: 74 minutu.