Dokumentala: 'Tipularen sehaska kanta'
Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro zuzendaria kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobekiago ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen babesgabetasuna emozioen ikuspegitik esploratuz, artefaktu zinematografikoaren bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da. Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren 'Nana de la cebolla' olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?
Lander Garro zuzendaria bertan izango da.
Noiz: martxoaren 27an, 18:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak (3 euro): usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Sare Herritarra eta Usurbilgo Udala.