Noticias
Atrás

Diputazioak ez ditu aintzat hartu Udalak eta herritarrek Buruntzaldeko autobus-zerbitzua berrantolatzeko proiektuari egindako alegazioak

Gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren "Tolosa, N-1 eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak" izeneko emakida ezartzeko aurreproiektua jendaurrean egon zen denboran aurkeztutako alegazioei emandako erantzunak. Usurbilgo Udalak eta 2.000 usurbildarrek alegazioak aurkeztu zituzten, Usurbilen ematen diren garraio-zerbitzuetako linea eta ordutegi guztiak mantentzeko eskatzeko. Erantzuna hauxe izan da: "Ez da aintzat hartzen". Proiektu berritua gaur bertan ere argitaratu behar zuten, II.eranskin modura, baina ez dute deus argitaratu.

25·07·2018


Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak uztailaren 10ean egindako bileran onartu zuen erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren "Tolosa, N-1 eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak" izeneko emakida ezartzeko proiektua, bai eta aurreproiektua jendaurrean egon zen denboran aurkeztutako alegazioei erantzutea. Hain justu, gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean alegazioei emandako erantzuna, Igo eranskin modura; haatik, proiektua, II.eranskin gisa argitaratuko dela dioen arren, artean, oraindik ez dute argitaratu. Beraz, ofizialki, Udalak  mamiaren berri izan gabe jarraitzen du. Orain arte dakiena ahoz esan zaio edota prentsan irakurri ahal izan da.

Hain justu, alegazio fasean, Usurbilgo Udalak eta 2.000 usurbildarrek alegazioak aurkeztu zituzten, aurreproiektuan aurreikusten ziren murrizketak bazterrean uzteko eskatzeko, eta, ondorioz, Usurbilgo herrian ematen diren garraio zerbitzuetako linea eta ordutegi guztiak mantentzeko. Halaber, Usurbil, Hernani eta Andoaingo udalek, euren aldetik, parte hartzeko eskubidea aldarrikatu eta Diputazioari akordio batera heltzeko eskatu zioten. Esan bezala, beraz, alegazio horiei emandako erantzunak gaur argitaratu dira GAOn: "Ez da aintzat hartzen". Esaten denez, 2013an parte-hartze prozesu bat egin zen, eta bertatik ateratako emaitzak "hartu dira kontuan" zerbitzuaren baldintzak finkatzeko. "Aurreporiketu horren kasuan indarreko araudian eskatutako parte hartzeko kanal guztiak bete dira.

Hemen duzue erantzuna, hitzez hitz: Agiria