Publicador de contenidos
Atrás Datozen asteetan, 17 hektareako pinudia moztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Andatzan
Epe laburrean hasiko dira lanean, eta bi hilabete beharko dute bukatzeko: egurrak Txokoaldetik eta Santueneatik barrena aterako dituzte.
26·02·2020
Pinu-mozketa egitear da Gipuzkoako Foru Aldundia Andantzan: zehazki, Irisasi-Agamuno inguruan dagoen 58 urteko baso bat da moztuko duena. Aldundiarena da 17 hektareako sail hori, Intsignis pinuz osatua. Maderas Jose Saiz SL enpresari esleitu dio mozketa egiteko lana, eta oso litekeena da aste honetan bertan hastea lanean. Bi hilabete inguru beharko dituztela aurreikusi dute, eta moztutako egurra Txokoaldetik eta Santuenetik barrena aterako dute.