Publicador de contenidos

Atrás Datorren astean, N634 errepidea itxita egongo da, gauez, Atxegalde, Aginaga eta Orio bidean

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, errepide ertzeko zuhaitzak inausi eta moztuko ditu astelehenetik ostiralera bitartean.

03·03·2023


Datorren astelehenetik ostiralera, martxoaren 6tik 10era, N634 errepidea itxita egongo da, gauez, Atxegaldetik hasi eta Aginagara eta Oriora bidean. Gipuzkoako Aldundiaren eskumenekoa da errepidea, eta bide ertzeko zuhaitzak inausi eta moztu behar ditu hainbat puntutan. Segurtasun arrazoiak tarteko, gauez egingo dituzte lanak.

Mozketa Atxegaldetik hasi eta Orioko Txankako biribilgunera bitartean izango da. Aldundiaren esanetan, mozketaren muturrak mugitzeko aukera egongo dela lanek aurrera egin ahala, moztutako errepide zatia ahalik eta gehien mugatze aldera. Horrez gain, adierazi dute eremu horretako bizilagunei pasatzen utziko dietela: “Gauero lan egiten den lan-punturaino joateko baimena emango zaie, baina adierazi behar da AP8 errepidetik desbideratu behar dutela, baldin eta beren bizilekua hortik harago badago”. Eskatzen duten larrialdi zerbitzuei ere bidea erraztuko dietela adierazi dute.