Publicador de contenidos

Datorren astean amaituko da idazkari lanpostua betetzeko udalak ateratako deialdia

Behin-behineko izaera du lanpostuak, estatuak ematen duen “gaikuntza nazionaleko” tokiko administrazioko funtzionario batek bete artekoa: hilaren 26an amaituko da deialdira aurkezteko epea.

20·02·2020


Idazkari lanpostua betetzeko deialdia atera zuen udalak otsaila hasieran, eta beren burua aurkezteko hilaren 26ra arteko epea dute interesdunek. Biztanle kopuruaren arabera, hiru mailatan banatzen dira udaletako idazkariak: Usurbilgoa, bigarren mailakoa da. Figura horren eskumena estatuarena da: horrek izendatzen ditu “gaikuntza nazionala” duten Tokiko Administrazioko funtzionarioak, eta hori lortzen duen edonork Usurbilgo idazkaritzako lanpostua eskatu bitartean, beharrezkoa da behin-behineko lanpostua betetzeko deialdia egitea.

Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu: batetik, oposizioaldia izango da, proben bidez, eta, bestetik, hautagaien merezimenduak baloratuko dituen lehiaketaldi bat egingo dute. Parte hartzeko oinarrizko betebeharrak dira lanpostuko zereginak egiteko “gaitasun funtzionala” izatea eta 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiria edukitzea. Horrez gain, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Xehetasun guztiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.