Publicador de contenidos

Atrás BU10 autobusak San Inazioko biribilgunean geldituko dira ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean

Hainbat ekitalditan sor daitezkeen arrisku egoerak gutxitze aldera, Usurbil-Zubieta-Hernani ibilbidea egiten duten autobusak San Inazion geldituko dira festek iraun bitartean.

25·06·2024


BU10 autobusa San Inazioko biribilgunean geldituko da ekainaren 28ko lehenengo zerbitzutik hasi eta uztailaren 2ko azken zerbitzura arte. Donostia-Zumaia autobusak ez bezala, Usurbil-Zubieta-Hernani lotzen dituen linea Usurbilgo erdigunera igotzen da, eta buruhandietan eta bestelako ekitaldietan Bordatxoko biribilgune inguruan autobusekin sortu izan diren arrisku egoerak gutxitze aldera hartu dute erabakia.