Publicador de contenidos
Atrás
Bisita gidatua: Andatzako errotarriak eta harrobiak
8 MAY
Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko Andatzara errotarriak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Udalak Javi Castro eta Yoseba Alonsoren eskutik.
Andatzako 25 harrobietako 3 bisitatzeko parada izango da. Ustiategiaren antzinakotasuna 1388an dago aitortuta. Ibilbide leuna da, nagusiki pistatik eta ibiltzeko erosoa den bidezidorretik egingo dena. Geldialdi bakoitzean eremuari buruzko azalpenak emango dituzte (geologia, historia, lanbidearen lana, harginen izena, garraioa, prezioak, jabetzak, auziak, etab.).
Noiz: maiatzaren 8an, 09:30ean, San Estebandik abiatuta (10:00etan, Puelaberrin).
Hizkuntza: gaztelania.
Izen-ematea: usurbilkultura.eus