Publicador de contenidos
Atrás Bihar jarriko da martxan Gizarte Zerbitzuen egoitza berria
24·06·2026

Usurbilgo Gizarte Zerbitzuen egoitza berria bihar jarriko da martxan, ostegunean, Barrenkale 2ko lokalean. Orain arte, Kale Nagusia 43 behea lokalean egon dira, baina txiki geratua zitzaien, eta herritarren pribatutasuna bermatzeko zailtasunak zituzten.
Egoitza berria irekiko bada ere, sarrerako irisgarritasun baldintzak hobetzeko zenbait lan egitea falta da. Oraingoz, atarira iristeko zegoen koska baten erdia egokitu da, arrapala txiki bat eginda, gurpildun aulki, orgatxo eta abarrekin bertara iristea errazteko.
Ohiko ordutegian artatuko dituzte herritarrak, aurrerantzean ere: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (asteazkenetan salbu, ez baita aurrez aurreko arreta zerbitzurik eskaintzen).
