Publicador de contenidos
Atrás Bihar irekiko da udal-dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilaren 5era arte
08·03·2022

Udal-dirulaguntzak eskatzeko epea irekiko da bihar: gehientsuenak apirilaren 5era arte eskatu ahal izango dira, egun hori barne. Otsailaren 17ko tokiko gobernu batzordean onartu zituzten dirulaguntzen oinarriak: gaur argitaratu dira GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta, beraz, bihartik aurrera eskatu ahal izango dira. Guztira, 802.200 euro bideratuko ditu udalak dirulaguntzetara.
Pertsona fisikoek, orain arte bezala, presentzialki edo telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskariak; pertsona juridikoen kasuan, ordea, soilik telematikoki egin ahal izango dute. Hori dela, udalak formazio saioa eskainiko du eskariak digitalki tramitatzen laguntzeko: martxoaren 14an izango da, Potxoenean, 18:00etan.
Dirulaguntza gehientsuenak apirilaren 5era arte eskatu ahal izango dira. Ohi bezala, ordea, badira salbuespenak: batetik, Usurbil Zabalik eta Hasiz Hazi lerroetarako epea irailaren 30era bitartekoa izango da, eta, bestetik, kirol arloko norgehiagokakoak ez diren dirulaguntzetarako epea urriaren 28a izango da.
Hona gaur GAOn argitaratu diren dirulaguntzen oinarriak:
- Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak: https://labur.eus/CZPkS
- Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/PT7yh
- Kultur sorkuntzarako dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/aQddn
- Kirol Arloko dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/y0hcC
- Hainbat dirulaguntza-programaren oinarriak eta 2022ko deialdia (gizarte zerbitzuak, ingurumena, kirola, kultura, nekazaritza eta abeltzaintza): https://labur.eus/YuZRH
- Norbanakoek bere etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/8Iu8E
- Etxebizitza alokairuan hartzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/zELoL
- Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/HvSSr
- Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2022ko deialdia: https://labur.eus/QqoAo
