Publicador de contenidos
16·06·2020
Bihar hasiko dira Kalezarren Matiaren zaintzadun etxebizitzen auzunea eraikitzeko lanak. Luze joko dute lanek: aurreikuspenen arabera, bi urte beharko baitituzte guztia egiteko. Kamioien joan-etorria handituko du horrek, baina Troiako aldapatik ibiliko dira, Kalezarren erdigunera edo herrigunera sartu gabe.
Beste bi obra daude martxan Kalezar inguruan, eta eragina dute hango trafikoan. Batetik, Pelaioenearen teilatua konpontzeko lanak daude: arduradunen arabera, hilaren amaierarako amaituko dituzte egin beharrekoak. Bestetik, Puntapaxko zubitik haur eskolara arteko bidearen obrak daude, baina horiek ere amaitzear dira: datorren aste hasieran asfaltatuko dute, eta datorren astean bertan irekiko dute trafikoarentzat. Lehen bezala funtzionatuko du ireki ostean ere: behin-behineko semaforoak jarriko dituzte.